2024/9/21 | MONDRABERRI
Komisiñuak hala eman du jakitera ostiral honetan, hilak 20, eta erabaki hau hartzeko, ondorengoak baloratu ditu:
“50 urte baño gehixau lanian egotia, nesken taldia birsortu eta holako arrakasta eukitxia, amen talde bat sortzia, domeketako rugby inklusibo saiuak, eta herrixan alde inddako beste hainbat ekarpen, badie arrazoiak euren bitrinetan Enbutu bat eukitxeko”.
Era berean, Maritxuk herritarrei dei egiten die Nobenaixuko ekitaldian “nirekin batera omenaldi txiki hontara!! Rugbylari hauek eztie makalak eta giro ederra eukikou!!”.
Nobenaixua irailaren 27an ospatuko da, Maritxupean, Herriko plazan, beraz, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Ardoa eta gazta musutruk izango dira. Zorionak Arrasate Rugby Taldea!