2024/6/3 | ISEI BARBERO / Argazkiak: Ramon Barrutiak
Garagardo Azokaren baitan, eta urtero legez, Arrasate Errugbi Taldeak jokalari onenen sariak banatu zituen zapatuan. Ekitaldia Herriko Plazako karpan izan zen eta, bertan, irabazleek garaikurrak jaso zituzten. Senior mailako mutilen taldetik, Ibai Portalo izan da irabazlea; nesketan, berriz, Haizea Zabala. Harrobiari dagokionez, 18 urtez azpikoen taldeko Manex Barrutia izan da jokalaririk azpimarragarriena.

Zuzendaritza pozik
Bestetik, Arrasate Errugbi Taldeko Zuzendaritza Batzordetik “oso pozik” azaldu dira “aurtengo Garagardo Azokak herritarren aldetik jaso duen erantzunarekin”, eta “eskerrik beroenak” eman dizkiete bertan laguntzen aritu diren guztiei: “denon artean egindako lana barik ezinezkoa litzateke ekimen hau aurrera ateratzea”